EUSKAL OGIA
OGI NATURALA
Euskal Ogia ogi zuria da, kalitate handikoa, Euskadiko okin maisuek egina.
Gure ore-amak zapore autentikoa ematen dio, hartzidura luzeak kalitate gorena bermatzen du eta gehigarririk ez duenez, Euskal Ogia paregabeko ogia da, ogi naturala, erraz identifika daitekeen etiketari esker nahastezina.
EUSKO LABEL GARIAREN IRINA
Gure ogia Arabako nekazariek hazitako Eusko Label garitik eskuratutako irinarekin egiten dugu. Modu iraunkorrean ekoitziak, ekoizpen integratu bidez eta Hazi Fundazioak ziurtatuta.
HURBILTASUNA ETA IRAUNKORTASUNA
Hurbileko ogi honetan arreta bereziz zaintzen ditugu laborantzaren giro baldintzak eta garraioaren ondoriozko kutsaduraren murrizketa.