EUSKO LABEL PRODUKTUAK
% 100EKO KONPROMISOA GURE BASERRITARREKIN
Euskal Ogian baserritarren munduarekiko eta ekoizpen iraunkorrekiko konpromisoa dugu. Hori dela eta, gure establezimenduetan mimoz eta Euskadin ekoitzi edo egindako produktuak aurkituko dituzu.
ARABAKO ZEREALAK
Eusko Label zerealak, Arabako nekazariek hazitakoak. Modu iraunkorrean ekoitziak, ekoizpen integratu bidez eta Hazi Fundazioak ziurtatuta.
BASERRIKO TXERRIA
Eusko Labela duen Baserriko Txerriaren haragia kalitatez bikaina da, kanpo-librean hazten dira, animalien ongizatea ahalik eta gehien zainduz.
EUSKAL BASERRIKO OILASKOA
Libre hazitako Baserriko oilaskoak, Zerealez osaturiko elikadura naturala dute, %65etik gora artoa.
EUSKAL BABARRUNAK
Eusko Labela duten Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira. Baserri ondoko baratze eta landetan, artisau eran, ingurugiroarekiko errespetu handienarekin ekoizten dira.
EUSKAL ESNE BILDOTSA
Eusko Labela duen benetako esneko bildotsa Euskal Herriko “Latxa” eta “Carranzana” arrazak dira. Eta bere amaren esnea soil-soilik elikaturik dago.
EUSKAL BASERRIKO ARRAUTZA
Euskal Baserriko Arrautza gure baserrietan hazitako oiloen arrautzak dira. Kanpoan hazten dituzte oiloak, baldintza ezin hobeetan eta hazkuntza sistema egokia erabiliz.
IBARRAKO PIPARRAK
Bere azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra, kolore berde-horixka eta zapore suabea dira Eusko Labela duen Ibarrako Piparra nahastezin bihurtzen duten ezaugarriak.
OLIBA OLIOA BIRJINIA ESTRA
Olio hau nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da, eta zuhaitzetik jaso berriak dira beren heldutasun-punturik onenean, elikadura eta zapore aldetik dituzten ezaugarri guztiak gorde ahal izan ditzaten.
EZTIA
Eusko Labela duten eztiak, pasteurizazio prozedurarik izan gabeko esne gordinak direnez, beren ezaugarri biologiko eta nutritibo guzti-guztiak gordetzen dituzte.
ARABAKO PATATA
Klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laboreari esker, gaur egun, Arabako Patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak.
GERNIKAKO PIPERRA
Eusko Labela duen Gernikako piperra Euskal Herrian ekoizten den piper mota autoktonoada. Honako ezaugarriak ditu: luzera txikia, pedunkulu estu eta luzexka eta kolore berdexka.
EUSKAL TOMATEA
Eusko Labela duen tomatea, itxura ildaskatukoa eta barrumarraduna, bere heldutasun une egokienean biltzen da, eta horregatik kontsumitzaileek asko estimatzen duten bete-beteko zaporea du, betidaniko zaporea.
EUSKAL LETXUGA
Eusko Labeldun Letxuga gure lurrean sortutako produktu freskoa da, gure baserrietan ingurumena errespetatuz lantzen dena.
EUSKAL ESNEA
Eusko Labeleko esne pasteurizatuak Euskal Herriko ustiategi onenetan du bere jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila handiagoa eskainiz.
ARABA ERRIOXAKO ARDOA
Arabako Errioxa, Errioxa Jatorrizko Izendapenaren barruan dagoen azpi-izendapen bat da, bertako mahasti, mahastizain eta ardogileen lan egiteko eragatik nortasun eta izaera propioa duena.
IDIAZABAL GAZTA
Gazta ondua da, gutxienez 2 hilabete ontzen egona, eta ardi latxa eta karrantzarraren esne hutsez egina, animaliarengandik lortutako gatzagia erabiliz eta prentsaketa bidez.
EUSKAL SAGARDOA
Euskal Sagardoa jatorri izendapena Euskadin ekoitzi eta landutako sagardo naturalari dagokio. Jatorri izendapenean, baimendutako bertako 115 sagar aldaera daude guztira, mendeetan aukeratu, ugaldu eta hobetutakoak.
GORENAK SAGARDOA
Han-hemengo sagarrak erabiliz bertan egindako sagardoa da GORENAK, eta kalitate-bermea duena.
EUSKADIKO KANTAURIKO HEGALUZEA ETA ANTXOAK
Euskadin ekoitzitako artisautza kontserbak, bermatu egiten dituzte, halaber, lehengaiaren jatorria, metodo tradizional bidezko ekoizpen sistema eta produktuen kalitatea.
EUSKAL BASERRI LEKALEAK ETA KONTSERBAK
LEKALEAK
Araban landatzen dira, bertako klimatologiaren eraginez errazago hazten delako eta kalitate handiko produktuak lortzen direlako.
KONTSERBAK
Modu tradizionalean eginak eta barazkien zapore eta testura osoa gordetzen duten errezetak oinarritzat hartuta lantzen dira, edozein unetan elikagai osasuntsuez gozatu ahal izateko.
ARABAKO, BIZKAIKO ETA GETARIAKO TXAKOLINA
ARABAKO TXAKOLINA
Kantaurialdeko Arabako eskualdeak osatzen du, Amurrio, Aiara, Artxiniega, Llodio eta Okondoko udalekin, Arabako Txakolina eigteko erabiltzen den Ondarribi Zuri mahats mota autoktonoa hazten deneko ingurune geografikoa.
BIZKAIKO TXAKOLINA
Urteko ardoa da, Bizkaiko herrietan hazitako mahatsen fermentazio kontrolatuaren bidez modu naturalez sortzen den urteko ardoa.
GETARIAKO TXAKOLINA
Getariako Txakolina Gipuzkoan egiten den ardo gaztea da. Bi mahats motarekin egiten da: Hondarribi Zuri, ekoizpenaren %80-90ª, eta Hondarribi Beltza, gainerako %10-15ª.